XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRETAZ SAIATZEN GARA Lan egiteko modua: Taldeka Materiala: Kodea orrialdean dago.

Ariketak: Lan honen helburua zera da: berebil bakoitzak bere aparkalekua aurkitzea.

Hori lortu ahal izateko, bidegurutzeetan aurkitzen diren ikurren esanahia errespetatu beharko dute.

Bi bide daude, gutxienez, lan hau aurrera eramateko: a) Elementu bat aukeratu eta hasieratik abiatuz, eta ikurren esanahia errespetatuz, bere aparkalekua bilatuko du; b) Bide bat segitu, bertan definitzen diren ezaugarriak kontutan hartuz, aparkaleku bat topatu arte; ondoren, horreraino ailegatzeko jasotako ezaugarriek esango digute toki horretan zein ipini.

Dudarik gabe, a) modua errazagoa da eta horrela hastea dirudi egokiena.

Ariketa honetan ez, eta eta edo loturak lantzen dira eta horregatik oso ariketa interesgarria da.

ez lotura: ikur ukatu batean.

eta lotura: ikur baten ondotik beste bat datorrenean.

Horrela lehen bi gurutzeetan eskuina hartuz gero gorria eta bizikleta dena aurkituko genuke.

Horrelako adibide ugari dago.

edo lotura: zeren eta gorria ez dena urdina edo horia izango bait da.

Lege hau oso garrantzitsua da Logikan.

Ikusten denez, ariketa honetan lotura logiko guztiak lantzen dira.

JO ETA KE AURRERA
Lan egiteko modua: Taldeka
Materiala: Liburuan ikusten dena

Ariketak: Orrialde hauetan BATUKETA-KENKETA direlako eragiketak lantzeko hasieran aurkitzen gara.

Abiapuntu honetan Herbiniere-Lebert izeneko materiala aukeratu dugu.

Eragiketa hauen alderdi aritmetikoa landu nahi izan dugu hasteko.

26. orrialdean batugaiak emanez batura kalkulatzea eskatzen da.

Kontu izan lan hau burutzeko kontatzen jakitea nahikoa dela.

Hitz idatzi bat sartu dugu, ezinbestean, izan ere ez bait dugu oraingoz ikurra + jarri nahi.

Hobeto dela iruditu zaigu maisuak eta hitza irakurtzea ikurra sartzea baino.

27. orrialdean ariketa desberdinak plazaratzen dira.

Batzutan dibujoak eman eta zenbakiak eskatu, besteetan alderantzizkoa egin arazi.

ARIKETA mota honekin eragiketa batean azaltzen diren posibilitate desberdinak landu nahi ditugu.

24. eta 25. orrialdeak

26. eta 27. orrialdeak JO TA KE AURRERA.